Frantziako diputatuek Korsikaren autonomia estatusari buruzko konstituzio egokitzapena onartu dute

271 diputatu Korsikaren autonomia estatusari buruzko konstituzio egokitzapenaren alde agertu dira Frantziako legebiltzarrean astearte honetan. Testua Frantziako Senatura igorria izanen da, eta, azkenik, Kongresuan bozkatu beharko da.

Frantziako diputatuek Korsikaren autonomia estatusari buruzko konstituzio egokitzapena onartu dute
Frantziako legebiltzarreko 271 diputatuk Korsikaren autonomia estatusari buruzko konstituzio egokitzapenaren alde bozkatu dute, 202 diputatuk kontra. Peio Dufau diputatua entzun dugu. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/06/23 19:22

Frantziako lege biltzarreko diputatuek Korsikaren autonomia estatusari buruzko konstituzio egokitzapena alde bozkatu dute astearte arrats honetan, 271 boz alde eta 202 kontra. 

Frantziako konstituzioaren erreformak estatutu berezi bat emanen lioke Korsikari. Onartua bada, Korsikak zenbait arlotan bere legeak egiteko ahalmena ukanen du, lurralde antolaketan, turismoan edota garapen ekonomikoan adibidez.

Peio Dufau Pirinio Atlantikoetako 6.eremuko diputatuarendako aitzinamendua da eta orain autonomiari lotutako gaiek badute leku bat Frantziako legebiltzarrean.

Testua onartuz gero, Senatura igorria izanen da, eta gero Kongresuaren onespena beharko luke indarrean sartzeko.

Interesgarri izanen zaizu