40-29 gaina hartu dio igandean Julen Mariluzi Hazparneko Berria trinketean. Astelehen arratsalde honetan iraganen da bigarren finalerdia Donibane Garazin. Peio Larralde eta Battitta Ducassouren arteko lehiak pilotazaleak bildu beharko lituzke.
PILOTA
Esku huska
Trinketa
Berezkoetan, Frantziako banakako txapelketako finalerdiak
Hazparnen:
A maila: Etxeberri 40 / Mariluz 29
B maila: 28 eta 10 aitzinean zelarik Gurrutxaga, Sain-Paulek partida utzi behar izan du bizkarreko mina gatik. Betti Gurrutxagak B mailako finala jokatuko du heldu den astelehenean Inhar Ugarteren kontra.
Afixa haundia bigarren finalerdia kari
Astelehen huntan Donibane Garazin arratsaldeko 5 orenetan
A mailako bigarren finalerdia: Larralde / Ducassou.
Irabazleak finala jokatuko du heldu den igande goizean, martxoaren lehenean, Pierre Etxeberriren kontra. Partida zuzenean Euskal Irratietan
Aitzin 4 orenetan, Pro-Am txapelketako partida:
Biscouby - Etxegoin / Bielle – Zubiat.
Jada garaipen bat erdietsi zuten bi pareek lehen egunetik landa. Beraz irabazleek puntu baliosa eskuratuko dute berezkoetara igateko lehiari begira.
Pro-Am txapelketako beste partida bat bazen Arrangoitzen duela aste bateko galtzaileen artean:
Intxauzpe – Larralde 40 / Larretxea – Etxeberri 32
Bigarren partida galdu dute Larretxea eta Etxeberrik, beraz ez dute aukerarik berezkoetara igateko.
Amaturren lehen mailan, buruz burukako Ipar EHko txapelketako bigarren faseko lehen eguna:
Baigorriko Alkasena 40 / Hendaiako Otadui Sanchez 34
Hendaiako Aspuru 40 / Aziako Agerre 21
Azkaingo Murillo 40 / Baigorriko Larre 34
Atzarriko Iturbe 40 / Lau Herriko Dufau 28
Sarako Iribarren 40 / Abarratiako Duhalde 23
Ezker pareta
Gizonak
Binakako txapelketaren PLAY OFFeko partida:
Jaka-Iztueta 21 / Zabala Martija 10
Finalerdietako Ligaxkako lehen eguna:
Larunbatean Donostian (otsailaren 28an) :
Altuna – Ezkurdia / Elordi – Zabaleta
Igandean Iruñean (martxoaren lehenean) :
Jaka – Iztueta / Laso - Albisu
Emazteak
Miarritzeko Plaza Berrin Ados Pilotak antolatu txapelketen partidak:
Gazteen maila: Iriarte – Ernaga Ospital 22 / Sagardui – Etxeberria 17
Lehen mailan: Barrokal – Perez 22 / Oskoz – Arrastia 16
Xare
Masters Xare lehiaketaren finala Hazparnen:
Driollet – Sistiague 40 / Borteiru anaiak 31
Masters GAZTE
19 urtez petik: Bros- Lascube Driolet 40 / Dattas- Cherberro 32
22 urtez petik: Tellechea Muruaga- Jaureguiberry 40 / Gortary- Cassaing 37
ERRUGBIA
Emazteak
Elite 2 txapelketako 12. eguna:
AS Baiona 28 / Perpinia 16
Sailkapena : 8. ASB
Gizonak
Hitzorduak :
TOP14 txapelketako 18. eguna, heldu den larunbatean 14 :30 (otsailaren 28an):
Clermont / Aviron
ProD2 txapelketako 22. eguna heldu den ostiralean 19:30 (otsailaren 27an)
Mont de Marsan / BO
FUTBOLA
Gizonak
Nationale 3 txapelkeketa 17. eguna
Castanet 0 / Genêts 0
Sailkapena: 4. Angelu
ESKUBALOIA
Emazteak
Nationale 1 txapelketa 16. eguna
Euskal Kosta 31 / St Junien 44
Sailkapena: 7. Euskal Kosta
Nationale 2 – 13. eguna
Zibero 22 / Pessac 19
Sailkapena: 7. Zibero
Ligako 20. eguna:
Granollers 18 / Donostiako Bera Bera 29
Morvedre 23 / Atarrabiako Beti Onak 26
Sailkapena: 2. Bera Bera; 5. Beti Onak
Gizonak
Nationale 2 txapelketako 14. eguna
Hendaia 27 / Balma 27
Bègles 31 / Zibero 30
Sailkapena: 9. Hendaia; 10. Zibero
Nationale 3 txapelketako 14. eguna
Floirac 29 / Irisarri 33
Sailkapena: 1. Irisartarrak
Ligako 18. eguna
Leon 28 / Bidasoa Irun 30
Sailkapena: 4. Bidasoa
IZOTZ HOCKEY
Magnus Ligako 16. egunaren kontuko partida, gibelatua izan zena:
Hormadi 4 / Angers 2
Sailkapena: 12. Angelu (azken)
Hormadiko zuzendaritzak jakinarazi du Stéphane Barin entrenatzaile kargutik kendu zuela larunbatean. Mathieu Cyrek ordezkatuko du sasoia bukatu arte. Bere kirol egituraketari buruzko gogoeta bultzatuko duela Hormadik gehitu dute arduradunek agirian.
Astearte huntan 40. eguna kari (otsailaren 24an):
20:30: Gap (10.) / Hormadi (12.)
SOKA TIRA
Euskal Herriko txapelketa Abadiñon
Gizonak: 600 kilokoen finala
1. Beti Gazte
2. Ñapurrak
3. Abadiño
Emazteak: 500 kilokoen bigarren eguna
1. Beti Gazte
2. Txantrea
3. Ibarra
LASTERKALDIA
Gaztelaia Sohütan
21 km
1. Iñaki Erramuzpe eta Anne Bidalun
11 km
1. Tony Bonneau eta Audrey Queheille
Xibertrail Angelun
15 km
1. Elian Pergher eta Emma Pédelaborde
10 km
1. Julien Deguin eta Mikela Kurutxet