Goizean goiz iragan da Urruñako ikastolako irakasle gaztearen atxiloketa. Prokuradoreak ez badu deus zehaztu ere, bere militantzia politikoari lotua litzateke. Sustengu elkarretaratzea antolatua da Urruñako pilota plazan gaurko 17:30etan.
Frantziako poliziak militante politiko bat atxilotu du astearte goiz honetan Biriatun. Urruñakoa da gaztea sortzez, eta gaur egun Urruñako ikastolako irakaslea da. Prokuradoreak ez badu deus zehaztu izan nahi, iduri luke bere militantzia politikoari lotua litzatekeela atxiloketa.
Urruñako ikastolako irakasleek, langileek eta bulegoak sustengu osoa adierazi nahi izan diote, elkarretaratzera deituz astearte honetkao 17:30etan, Urruñako pilota plazan. Oroit, joan den ibiakoitzean errepresioaren kontrako manifestazioa iragan zen Baionan, eta 500 lagun bildu zituen.