Finalerdiak irabazirik bi finalistek badakite Nationale 3tik 2ra iganen direla. Baina sasoiaren borobiltzeko Euskal XIII euskal taldea eta Jules-Julien okzitaniar taldea finalaren irabazteko zelairatuko dira igandean Saint-Gaudenseko zelaian.
Duela urtea sortu zen Euskal XIII, hamahiruko errugbi taldea eta Nationale 3 txapelketaren finala jokatuko du jadanik. Duela bi aste, Toulonen nagusituz balentria lortu zuen finalerdien karietara. Ondorioz Nationale 2ra igateko txartela ere erdietsi zuen.
Eta orain, zelai neutroan jokatuko du finala, Okzitaniako Tolosako auzo den Jules-Julienen kontra. Finala igandean 15:30ean, Saint-Gaudenseko zelaian.