FIPV Nazioarteko Federazioak iragarri du frontball jokoa 2032ko Brisbaneko Olinpiar Jokoetan sartzeko hautagaitza aurkeztu duela. 2008an sortu zen kirol hau, pilotaren arauak sinplifikatzeko helburuarekin. Hau da “pilota bat, pareta bat” konzeptua.
PILOTA
Frontball
FIPV Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak hautagaitza aurkeztu berri du Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren aitzinean, frontball-a 2032ko Joko Olinpikoen programan sartzeko. Hauek Australiako Brisbanen iraganen dira. Jakin Munduko Txapelketa iraganen dela Mexikoan azaroaren 9tik 15era.
Trinketea
Gizonak
Berezkoak
Baigorriko Herriarena lehiaketaren finalerdiak:
Ospital – Luro 40 / Larralde – Lambert 19
Etxeberri – Iphar 40 / Maiz – Lazkano 21
Finala heldu den igandean 11 orenetan zuzenean Euskal Irratien uhinetan
Donibane Garaziko Ihiztarien Kopako finalerdiak astelehenean 16.00:
Lafitte – Gixandut / Darmendrail - Ugarte
Teillery – Dufau / Bielle - Iphar
Amaturrak
Lehen mailako Ipar Euskal Herriko txapelketaren hirugarren egunaldia:
Urruñako Bizkubi eta Etxegoin 40 / Sarako Iribarren eta Endarra (Lekuona) 13. Partida guziak irabazi dituzte Bizkubi eta Etxegoinek. Eta Iribarren eta Lekuonak bi eraman eta azkena galdu.
Errenteriako Taberna eta Chapuso 40 / Baigorriko Etxeberri eta Alkasena 34. Lehen garaipena gipuzkoarrentzat eta lehen galtzea baigorriarrentzat.
Airetikeko Jauregiberri eta Iribarren 40 / Baigorriko Barrenetxe eta Larre 24. Bi irabazi eta bat galdu dituzte bi pare hauek.
Urruñako Agirre eta Benesse 40 / Atzarriko Massonde eta Amestoy 18. Bi irabazi eta bat galdu dituzte urruñarrek eta hiruak galdu zuraidarrek.
Goizeko Izarrako Santamaria eta Etxamendi 40 / Denek Bateko Etxeberri eta Haristoy. Bi irabazi eta bat galdu dituzte garazikoek eta bat irabazi eta bi galdu Denek Batekoek.
Sarako Larretxea eta Etxeberri 40 / Urruñako Elgart eta Zigarroa 24. Bi irabazi eta bat galdu bi pareek.
Hazparneko Hiribarne eta Maitia 40 / Atzarriko Antxordoki eta Retegi 8. Hazpandarren lehen garaipena, haatik zuraidarrek hiruak galdu dituzte
Irisarriko Etxegarai eta Bidart 40 / Amikuzeko Amédee Lafitte eta Mendiburu 38. Bat irabazi eta bi galdu dituzte bi pareek
Emazteak
Paleta goma betea
Baigorriko Herriarena lehiaketaren finalerdiak:
Haize Ozafrain – Kattalin Mariscot 40 / Amaia Larralde – Naia Ozafrain 33
Izaskun Arrosagarai – Maritxu Housset 40 / Aizkoa Iturriño – Tehexa Ozafrain 28
Finala heldu den igandean 10 orenetan
ERRUGBIA
Gizonak
TOP14 txapelketako zazpigarren eguna
Aviron 44 / Clermont 17
Jokolari ainitz kolpatuak izanik ere, Baionak ihardokitzen jakin izan du Pauen galdu ondotik. Capilla hirugarren lerroak goi mailako partida eskaini du berriz ere 2 entsegu sarturik. Erbinartegarai xiberotar hegalariak entseagu markatu du, Carreras beste hegalariak bi eta Germain erdilariak bat. Denetara 6 entsegu Baionarentzat eta Clermontek bi. Sailkapenean bigarren lekura hupatu da Baiona, Paue delarik liderra. Biarnesek 23 puntu dituzte eta lapurtarrek 21. Heldu den larunbatean Bordele-Bègleko zelaian ariko dira xuri urdinak.
Pro D2 mailan, sasoiko lehen garaipena etxetik kanpo erdietsi zuen Miarritzek Soyaux-Angoulemen batez nagusiturik 20 eta 21. Sailkapenean hamabigarren dira. Eta ostiralean Mont de Marsan azken aintzina errezebituko dute xuri gorriek zortzigarren eguna kari.
Nationale 2 – 6. Eguna
Donibane Lohizune 26 / Marmande 22. Hirugarren garaipena jarraian lapurtarrek lortu dutena.
Maule 13 / Salles 13
Angelu 22 / Drancy Saint Denis 38
Sailkapena : 1. Langon / 4. Donibane Lohizune / 8. Maule / 11. Angelu
Federale 1 - 6. Eguna
Nafarroa 28 / Olorone 28
Sailkapena: 1. Sarlat / 5. Nafarroa
Federale 2 – 4. Eguna
Arrangoitze Basusarri 31 / Bokale 23
Hazparne 18 / Pont Long 25
Larresoro 28 / Coarraze Nay 30
Ousbellile Bordères 19 / Mugerre 17
Sailkapena : 1. Pont Long / 3. Emak Hor / 4. Mugerre / 8. Hazparne / 9. Bokale / 12. Larresoro
Federale 3 – 3. Eguna
Hendaia 24 / Donapaleu 30
Saint Paul 24 / Bardoze 16
Capbreton 32 / Barkoxe Mendikota 30
Sailkapena : 2. Donapaleu / 3. Hendaia / 5. Barkoxe Mendikota / 6. Bardoze
ESKUBALOIA
Gizonak
Nationale 2 – bosgarren eguna
Hendaia 28 / Bègles 25
Zibero 30 / L’Union 32
Sailkapena: 8. Hendaia / 10. Zibero
Nationale 3 - bosgarren eguna
Irisartarrak 31 / Objat Corrèze 24
Liga - 6. Eguna
Barzelona 33 / Bidasoa Irun 31
Katalunian galdurik, lidergoa utzi dio Barzelonari Bidasoako taldeak. Orain hirugarren da.
IZOTZ HOKEIA
Magnus ligako hamargarren eguna
Hormadi 5 / Rouen 2
Bigarrena ederki garaitu zuten La Barren euskaldunek. Sailkapenean zortzigarren lekuan dira, ostiralean Gap zazpigarrena den hein bereko taldea errezebituko dute. Eta igandean Gapera joanen dira.
FUTBOLA
GIZONAK
Nationale 2 – zortzigarren eguna
Baiona 2 / Lorient 1
Liderretik bi puntutara dira sailkapenean lapurtarrak
Nationale 3 – seigarren eguna
Alberes Argelès 0 / Angeluko Genêts 1
Sailkapenean Angelu lehen tokian da.
LASTERKETA
Xiberoa Arrosez : Kevin Lago eta Alice Leroux txapeldun