Gaitzespena eragin du etxez-etxeko emagin baten gaitasungabetzeak

ARS Eskualdeko osasun agentziak bost hilabeteko geldialdiarekin zigortu du Celine Blandin emagina. Mobilizazioak iragarri dituzte Collectif de Défense de l'Accouchement Accompagné à Domicile 64 taldetik.

Gaitzespena eragin du etxez-etxeko emagin baten gaitasungabetzeak
Etxez-etxeko emagina geroz eta gutxiago dira Euskal Herrian.
Erredakzioa
2025/04/07 01:14

Celine Blandin emagina bost hilabetez kargu gabetu du ARS Eskualdeko osasun agentziak. Azken hilabetean, hiru kanporatu ditu eta sei hilabetez lau Akitania Berria mailan. Emazte bat etxean haurra ukaiten laguntzen zuelarik, ospitalera eraman behar izan du Blandinek konplikazio batzuen ondorioz, eta horren ondotik, kanporatua izan da. Asteazkenean, mobilizazioak iragan ziren emaginaren sustenguz eta sareetan, petizio bat martxan ezarri dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu