Garruze (Baxe Nafarroa)

Garruzeko feriak badu segida

Osagarri onean atzeman dugu Garruzeko feria ezaguna, zaldi, behor eta astoz beterik. Eta, nola ez, bisitariek ez dute hutsegin, antolatzaileak "biziki kontent" agertu dira jende kopuruaz. Biharamunean, behien feria egin dute.

Garruzeko feriak badu segida
Garruzeko ferian Euskal Irratiak zuzenean, Noel Xohobigarat eta Margitta Mathieu gomitekin. EUSKAL IRRATIAK
Ainize Madariaga
2025/08/01 11:00

XII.mendeaz geroztik antolatzen dute urtero Garruzeko feria, haatik, ez beti manera arras berean. Alabaina, lehen kabalak nahasten baitziren, ez orain bezala, lehen egunean zaldiak eta behorrak salduz, bigarrenean, berriz, behiak.

Hala, aurten, uztailaren 31n zaldi eta behorrak izan dira nagusi, agorrilaren 1ean, aldiz, behiak.

Aurtengo berritasunetan, artzain-xakur lehiaketa izan da, ez baitute bakanetan baizik egin izan. Argi dena da, antolatzaileak ez direla segidaren beldur, gazte anitz sartu baita elkartean.

Aurten ere, arrakasta horren froga izan da. Jende parrasta bat ibili da.



Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu