Gaur egun, gau beltzan egiten diren erritoak ez dira arras atzerritik etortzen, jada egiten ziren Euskal Herrian. Atzerritik heldu zaigun Halloween-ek influantzatu baldin badu berpizte hori, kasu eman behar da euskal ohituretan oinarritzea.
Gaur egun, Euskal Herriko hainbat herritan Arimen gaua edo gau beltza deitzen dugun tradizioa ospatzen da. Hala nola, Maulen, Baionan, Azkainen, Urruñan, Kanbon edota Hendaian adibidez. Orain duela 50 urte tradizioa jadanik existitzen zen Euskal Herrian, galdu aitzin. Azken urteetan, hainbat herrik tradizio hau berpiztea erabaki dute. 
Oier Araolaza antropologoarekin luze eta zabal aipatu dugu gaia. Azaldu digu, batzuek pentsatzen duten bezala, tradizioa ez zela Irlandian soilik existitzen garaian. Europan eta Euskal Herrian, negu hasieran, kuien eta arbien ustea kandelen emateko edo etxez etxe ibiltzea egiten ziren erritoak ziren. 
Atzerritik etorritako Halloweenaren influentziaren ondorioz berpiztu dira Euskal Herrian errito horiek. Baina Oier Araolaza antropologoaren arabera inportantea da gure erara moldatzea, gure euskal tradizioetan eta esanmoldeetan oinarrituz.