(Ipar EH)

'Gau Pasa' podcastaren lehen atala ikusgai da, Maddi Kintana gomitarekin

Euskal Irratiek eta Badak, Ipar Euskal Herriko gazteen hedabideak elkarlanean ekoizturiko podcastaren lehen atala ikusi eta entzun daiteke jadanik. Hilabetero hedatuko da, azken igandean sarean, eta biharamunean Euskal Irratien antenetan.

'Gau Pasa' podcastaren lehen atala ikusgai da, Maddi Kintana gomitarekin
Maddi Kintana hizkuntzalari eta eduki sortzailea da 'Gau Pasa' podcasteko lehen gomita. EUSKAL IRRATIAK-BADA
Aimar Lopez Erasun
2025/10/27 08:02

Gazteek gazteentzat sorturiko 'Gau Pasa' bideopodcasta argitara eman dugu urriaren 26an Euskal Irratiek eta Badak. Esteban Bastié kazetariak aurkezturik eta Olaia Edme eta Jon Peli Etxeberria kronikarien laguntzarekin, hilabetero euskal gazte bat gonbidatua izanen da. Gonbidatu haren mundura hurbilduko gaitu podcastak, sare sozialetako bitxikeriak, bizitzako anekdotak eta gehiago ere aipatuz, gau pasa giroan.

Lehen ataleko gonbidatua Maddi Kintana hizkuntzalari donostiarra da, sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen ere aritzen den influencerra. Jarraian ikusgai duzue bideopodcasta; Euskal Irratien antenetan ere entzuten ahalko duzue, gaur, 19:00tatik aitzina.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu