Gero eta herri gehiagok Tequio kooperatibari dei egiten diote

Herriko etxeek harengana jotzen dute herritarrekin egitasmo egituratzaileen pentsatzeko metodoa dakarrelako. Anhize-Monjolose, Azkarate, Bunuze, Burgue-Erreiti, Mendikota, Muskildi eta Urepele dira hauetarik.

Gero eta herri gehiagok Tequio kooperatibari dei egiten diote
Azkarateko Harizpea etxeko 'Edabeen etxea'ren xedea segitzen du Tequiok; IRULEGIKO IRRATIA
Iñaki Etxeleku
2026/11/25 08:30

Baionako Tequio hirigintza kooperatibak Herriko Etxe andana laguntzen ditu Ipar Euskal Herrian herriko egitasmo egituratzaileen pentsatzeko : Anhize-Monjolose, Azkarate, Bunuze, Burgue-Erreiti, Mendikota bigarren aldikoz, Muskildi eta Urepele segitzen ditu azken aldi hauetan.

Metodo parte hartzailea

Dela herriko erdigunearen birpentsatzeko, dela herriak eskuratu eraikin baten erabilpen egokiena atzemaiteko kooperatibako lantaldeak herritarrak jartzen ditu egitasmo horiek elgarrekin pentsatzeko baldintzetan.

Lan profesionalaz gain, 18 laguntzaileko talde bat badi kooperatibak arkitektuz, ingeniariz, soziologoz, komunikalariz, obralariz osaturik. Herritarrekin trukatzera heldu dira horiek ere. Hauetan dira Urdiñarbeko Jean-Jacques Etxeberri eta Donamartiriko Frederic Betbeder enpresaburuak. Aditu talde hori Tequions deitzen du kooperatibak.

Xehetasun gehiagorentzat: https://tequio.co/

Frederic Betbederren elkarrizketa

Jean-Jacques Etxeberriren elkarrizketa

Interesgarri izanen zaizu