Higieneko produktuak bilduko ditu Hazkurri Bankuak maiatzaren 23 eta 24an Leclerc saltegien kanpoaldean, prekarietate higienikoan diren pertsonak laguntzeko
Prekaritate higienikoak erran nahi du oinarrizko higiene-produktuak eskas izatea: dutxarako xaboia, xanpua, hortzetako pasta, hilekoentzat oihala eta beste. Gero eta gehiago gertatzen da, jendeak uko egin behar izatea janari bati, higieneko oinarrizko produktu bat erosteko edo alderantziz, higieneko produktu bat alde batera uztea janaria erosteko. Hautu bat egin beharra arazo bilakatzen da eta ez da oraindik aski aipatzen.
Egoerari aurre egin nahian, bilketa bat antolatzen du Hazkurri Bankuak ostiral eta larunbat honetan, higiene produktu horiek ondotik behardunei banatzeko.