Getaria (Lapurdi)

Getariako eskola publikoko ikasleek Txekiar Errepublikako ikasleak errezibitu dituzte

Okna herriko 14 ikasle eta hiru irakasle Getarian dira Erasmus+ trukean.
Getariako ikasleekin batera, demokrazia parte-hartzailea eta hautetsien lana ezagutu dituzte.

Getariako eskola publikoko ikasleek Txekiar Errepublikako ikasleak errezibitu dituzte
10 egun pasatuko dituzte Txekiar Errepublikako ikasleek. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/10/13 09:45

Getariako Albert Larrousset eskola publikoko ikasleek Txekiar Errepublikako Okna herriko 14 ikasle eta hiru irakasle hartu dituzte aste honetan, Erasmus+ programaren baitan. Hamar egunez egonen dira Getarian, Euskal Herria ezagutzen.

Bisitariek eta Getariako ikasleek Peio Dufau diputatuarekin eta Cédric Curutchet herriko lehen axuantarekin egin dute topaketa atzo, demokrazia parte-hartzaileaz solasteko. Hautetsien lana eta herritarrek erabakietan parte hartzeko dituzten bideak ezagutzeaz gain, gazteek galderak egiteko aukera izan dute. Gaia aitzinetik landua zuten eskolan, Michaël Alcibar eskolako euskara irakasle eta Erasmus+ koordinatzailearen arabera.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu