Sexu indarkeriagatik eta jazarpen moralagatik epaitu zuten Paueko auzitegian. Gibelapenezko hamar hilabeteko espetxe zigorraz gain, sexu erasotzaileen datu basean Xiberoko gizonaren izena emanen dute. Sei emaztek zuten 50 urteko gizona salatu.
Sexu indarkeriagatik eta jazarpen moralagatik epaitu zuten Chaumes gasnategiko langile ohia martxoaren 31an, Paueko auzitegian. Gibelapenezko bi urteko kartzela zigorra galdegin zuen prokuradoreak, baita biktimengandik urrun egoiteko agindua ere. Gaur bere erabakia jakinarazi du Paueko auzitegiak. Gibelapenezko hamar hilabeteko espetxe zigorraz gain, sexu erasotzaileen datu basean 50 urteko gizonaren izena emanen dute. Zigorra justiziako bilduman ez sartzea galdegin zuen erasotzaileak, baina auzitegiak errefusatu dako eskaera.