Gibelatu egin dute Europar Batasunean euskara ofizial izateko bozketa

Espainiako Gobernuak ez du lortu beste estatuak euskara, katalana eta galizieraren ofizialtasunaren alde ezartzea. Bozkaren gibelatzeak euskalgintzaren eta Eusko Jaurlaritzaren kexua piztu du.

Gibelatu egin dute Europar Batasunean euskara ofizial izateko bozketa
Europako Batzordeak bozketa gibelatzearen alde egin du.
Erredakzioa
2025/05/28 09:02

Gibelatu egin dute Europako Batasunean euskara, katalana eta galegoa ofizial izateko eskabideari buruzko bozketa. Espainiako Gobernuak eraman du orain berriro galdea, baina gainerako estatuetako ordezkariak ez dira ados neurriarekin. Neurriak aitzina egiteko aho batez onartu behar dute herrialde guztiek. Euskalgintzaren Kontseiluak bozketa gibelatu izana gaitzetsi du, hizkuntza gutxituen normalizazioa eta biziberritzea laguntzeko aukera bat galdu dela salatuz. Egun, 24 hizkuntza dira ofizialak Europako Batasunean, eta irlandarra da horietarik gutxitua den bakarra.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu