Giro lasaian eta istilurik gabe manifestaldia egin dute Angelutik Baionara ikasle eta irakasleek

Goizean, 200 bat lagun bildu dira berriro, ikasteko baldintza duinak eskatzeko. Jende gutxiago mobilizatzen baldin bada, hainbat belaunaldiko pertsona oraindik antolatzen dira.

Giro lasaian eta istilurik gabe manifestaldia egin dute Angelutik Baionara ikasle eta irakasleek
200 bat lagunek manifestaldia egin dute berriz ere, Angelutik Baionara ikasteko baldintza duinak eskatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/10/13 20:02

Urriaren lehenetik ikasleak mobilizatzen segitzen dute eta orain hainbat irakaslerekin. Giro lasaian eta istilurik gabe pasatu du ikasleen mobilizazio eguna astearte honetan. Ikastetxe ainitz idekiak baziren ere, mobilizazioek segitzen dute ikasketa baldintza hobeak galdegiteko.

Goizean, 200 bat lagun bildu dira, besteak beste irakasle gehiago, AESH gehiago eta animatzaile gehiago galdegiteko. Mobilizazioan jende gutxiago bada. Ikasleek diote ikaskide anitz akitzen ari direla.

Hala ere, elgarrekin, segitzen dute antolatzen. Herritar boluntario talde batek adibidez ogitartekoak banatu dizkiete manifestariei eguerdian.

Arratsean, ikasleak berriro langileekin mobilizatu dira Baionan, sindikatuek deituko mobilizaziora.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu