Gizon bat atxilotu dute, bikote ohia ustez hiltzen saiatzeagatik

Angelun izan zen gertakaria igandean, ikerketa abiatu du prokuradoreak

Gizon bat atxilotu dute, bikote ohia ustez hiltzen saiatzeagatik
Azaroaren 25eko manifestazio bat Baionan
Ihintza Arrieta
2025/11/18 10:41

Istripua edo feminizidioa, inkesta abiatu du prokuradoreak. Angelun gertatu zen igandean, azaroaren 16an. 39 urteko gizon bat atxilotu du poliziak, bikote ohia autoz harrapatzeagatik, ustez nahitara. Gizona jadanik ezaguna zen indarkeria matxistengatik, eta igande arratsaldean kolpatu emaztea hain zuzen, haren emazte ohia zen. Hiltzeko helburuarekin egin zuenez aztertzen ari da orain polizia.

44 urteko emaztea larri eraman zuten Baionako ospitalera. Honen anaia ere harrapatu zuen autoak, eta zauri arinagoekin eraman zuten ospitalera.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu