Joana Halsouet urruñar patroia eta Maider Bereau senpertar arraunlariak eraman dute Kontxako Bandera Arraun Lagunak taldearekin batean. Hirugarren aldiz proba hori irabazi badu Maider Bereauk, lehen aldiz du bandera inarrosi Joana Halsouetek.
ARRAUNA
Emazteak
4 lapurtarrek parte hartu dute Kontxako bi banderetan. Maider Bereau eta Joana Halsouetek Arraun Lagunak traineruarekin. Baita Ainhoa Etxenike Orioko senpertar arraunlariak eta Amaia Pascassio Donostiarrako patroiak ere. Orroit, iaz eta duela bi urte bezala, Euskotren liga eta Kontxako bandera irabazi dituela Arraun Lagunak elkarteak aurten.
Gizonak
Eusko Label ligatik landa Kontxako proba eraman dute Orioko mutikoek. Joan den astean bigarren bukatu zuten gaztigu batengatik. Atzo, 10 segundoko abantailarekin helmugaratu ziren Zierberna aitzin.
PILOTA
Trinketea
Munduko Txapelketa - 23:
Lehen aldiz munduko txapelketa batean parte hartzen ari da pilotako Euskadiko selekzioa. Trinketean, 23 urtez peko munduko txapelketa abiatu zen Argentinan igandean. Nazioen liga jada jokatu bazuen Euskadiko selekzioak zezta puntan, lehen aldiz jokatzen ari da munduko txapelketa.
Esku huska binaka,
· Euskadi 2 / Bolivia 0
· Frantzia 2 / Espainia 1
Esku huska banaka
· Mexiko 2 / Euskadi 0
· Frantzia 2 / Uruguai 0
Balin neskak :
· Frantzia 2 / Uruguai 0
· Txile 2 / Euskadi 0
Xare :
· Frantzia 2 / Argentina 0
Sarako lehiaketaren finalerdiak astelehena 17.30
· Larralde – Luro / Etxeberria - Gixandut
· Ospital – Harotzarene / Maiz - Ducassou
Donibane Garazin Ihiztarien Kopako lehen itzulia kari astelehenean 17.00
· Bielle – St Paul / Gurrutxaga - Iphar
Esku huskan, Arbonako Joko Berri lehiaketaren lehen bi final-laurdenak
· Bizkubi – Etxegoin 40 / Lafitte – Mendiburu 9
· Ibarrola – Larre 40 / Retegi – Zigarroa 32
ERRUGBIA
TOP14 txapelketako bigarren eguna
· Aviron 26 / Montpellier 23. Baiona 5garren 8 punturekin.
ProD2 txapelketako laugarren eguna heldu den ostiralean 19.00
· BO / Brive. Bi zafraldi lerrokatu berri ditu etxetik kanpo Miarritzek. Lehen eguna kari ederki irabazi zuen Béziersen kontra bonusarekin. Ean Agilerako aireak on eginen dion Biarritzeri.
Nationale 2 mailako txapelketako bigarren eguna
· Maule 23 / Marmande 15
· Langon 30 / Donibane Lohizune 24 (b)
· Tyrosse 32 / Angelu 10
Maule laugarren eta Donibane zazpigarren, biak 5 punturekin. Angelu azken lekuan da.
Federale 1 txapelketako bigarren eguna
· Soustons 27 / Nafarroa 10. Nafarroa bederatzigarren
Federale 2 txapelketa abiatu da
· Larresoro 16 / Arrangoitze-Basusarri 29
· Mugerre 25 / Morlaas 19
· Aramits 22 / Hazparne 30
· Oursbelille-Bordère 12 / Bokale 9
Federale 3 txapelketa abiatu da
· Hendaia 27 / Barkoxe-Mendikota 16
· Donapaleu 23 / Biscarosse 11
· Bardoze 41 / Côte Landes 28
TXIRRINDULARITZA
Vueltako azken etapa trabatu zuten milaka manifestarik igande huntan. Etapa laburtu behar izan zuten Madrilen eta sari banaketa hotel baten aparkalekuan antolatu behar izan zuten azken mementoan. Hiru astez manifestazio ainitz izan ziren Israel Gazan egiten ari den genozidioa eta Israel Premier Tech taldearen presentzia salatzeko. Kirol mailan, Jonas Vingegaard danimarkarrak irabazi du.
LASTERKETA
Donibane Lohizuneko triatloia
· Mikel Mugika eta Morgane Cocq
Sarako bestetako lasterkaldia
· Alexandre Moureu eta Mirentxu Le Bourbasquet
Itsasuko itzulia
· 28 km : Pierre Bustingorri eta Louise Jolivet
· 16 km : Jean Laxague eta Rebecca Mariño
ESKUBALOIA
Emazteak
Nationale 1-eko bigarren eguna
· Euskal Kosta 34 / Chambray 19. Lapurtarrak bigarren
Nationale 2-ko bigarren eguna
· Pessac 20 / Zibero 18. Xiberotarrak hamargarren
Gizonak
Nationale 2-ko bigarren eguna
· Hendaia 29 / Rézé 37
· Arcachon 28 / Zibero 27
Atharraztarrak zazpigarren eta hendaiarrak 11garren
Nationale 3-ko bigarren eguna
· Irisarri 24 / Castanet 24. Baxe nafartarrak seigarren
FUTBOLA
Gizonak
Nationale 2 mailako bosgarren eguna
· Vendée foot 1 / Baiona 0
Frantziako kopako hirugarren itzulia
· Martignas 1 / Arin 4
· Monein 0 / Baionako Croisés 9
· Miarritzeko JA 0 / Mérignac 3
· Arcachon 3 / Angeluko Genêts 1
· Hiriburu 2 / Andernos 2 (3 eta 5 penaltietan)
· Donapaleu 1 / Akize 2
· Bokale 1 / Lège Cap Ferret 2
Ligako 4. Eguna
· Erreala 1 / Real Madrid 2
· Athletic 0 / Alaves 1
· Osasuna 2 / Rayo 0
Athletic 4., Alaves 7., Osasuna 9., Erreala 17.
Emazteak
Liga – hirugarren eguna
· Erreala 3 / Sebilla 0
· Depor 1 / Athletic 0
· Eibar 0 / Badalona 0
Erreala hirugarren, Eibar hamahirugarren eta Athletic azken lekuan
IZOTZ HOKEIA
Magnus ligako lehen eguna
· Marseille 3 / Hormadi 2
Bigarren eguna asteartean 20.30an La Barren :
· Angelu / Cergy-Pontoise