Lurraldea Gara proiektuaren baitan goi mailako txapelketa bat antolatuko dute Angelun abuztuak 14 eta 15ean. Bertan Irungo Bidasoa, Limoges, Pau Billère eta Nîmes ariko dira.
Bidasoa Kirol Elkarteak Eskubaloiaren I. Nazioarteko Txapelketa antolatuko du abuztuaren 14an eta 15ean, Angelu-Miarritzeko Saint-Jean aretoan. Irungo Bidasoa taldearekin batera, Limoges, Pau Billère eta Nîmes ariko dira. Lurraldea Gara proiektuaren baitan den ekimenak mugaren bi aldeetako kirol-harremanak sendotu eta partida horiek denboraldi-aurreko ohiko hitzordu bihurtu nahi du.
Lehenik finalerdiak Bidasoa-Billère eta Limoges-Nîmes izango dira abuztuaren 14an, ostiralean; finala eta hirugarren eta laugarren posturako partida, abuztuaren 15ean jokatuko dira. Sarrerei buruzko informazioa datozen egunetan emango dute.
