Izturitze eta Otsozelaiko harpeetan argazki eta soinu ibilaldiak proposatuko dituzte ekainaren 6 honetan. Sarako leizeetan ere Diego Garate ikerlariaren mintzaldia eskainiko dute.
Ekainaren 6an, Lurpeko eta harpeetako nazioarteko eguna ospatuko da. Egun hori nahi dute baliatu Europako hainbat harpe edo leizeek galde berezi baten azkartzeko. Saretu dira eta galdea egin dute UNESCO munduko ondaretzat sailkatuak izaiteko. Hori lortuz gero, posibilitate ainitzez gehiago balirateke indusketa eta kontserbazio lanen laguntzeko. Isturitze eta Otsozelaiko harpeen edota Sarako leizeetan hitzordu desberdinak antolatu dituzte ostiral huntarako, Lurpeko eta harpeetako nazioarteko eguna ospatzeko. Izturitze eta Otsozelaiko harpeetan, argazki-bisita bat izanen da 9:00etan eta 17:00 orenetan soinuek apaindutako bisita bat. Sarako leizeetan, aldiz, 18.30etan Diego Garate adituak Euskal Herriko harpe apainduei buruzko mintzaldia eskainiko du.