GureTxokoak: euskarazko zerbitzuen gida interaktiboa

Euskal Herriko arnasguneen mapa interaktiboa sortu du euskaltzale talde batek sarean. Gune gehiago gehitzeko laguntza galdegin dute.

GureTxokoak: euskarazko zerbitzuen gida interaktiboa
Xumar Altzugarai, guretxokoak.eus-en sustatzailea. Lur Altzugarai Fernandez
Artzen Letona
2026/06/25 10:49

GureTxokoak webgune eta aplikazio bat da. Zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztenen gida izan nahi du. Gune ez hain euskaldunetan badira arnasguneak, eta horien erakusteko tresna bat izan nahi du, eta euskara izan dadila leku batean kontsumitzeko lehentasuna.

Euskalgintzako taldetxo bat bildu da teknologia eta pantailetan dabiltzanekin proiektua sortzeko. Jadanik Twitterren sortutako oinarri batetik abiatu ziren. Orain, herritarren artean osatzeko helburua dute. Lehen egunean 600 leku ageri baziren, lehen egunetik proposamen andana bat izan dituzte. Auzolanean elikatzea da helburua: kontu bat sortu eta euskaraz eskaintzen duten zerbitzuak proposatu, taldean adostu eta argitaratzeko.

Aplikazio edo webgunean, Euskal Herriko mapa agertzen da, euskal guneak agertuz, kategoriari dagokion kolorearekin, hori ere hautatzen ahal baita: jatetxe, gaztetxe, ostatu... Puntu bakoitzean, lekuaren izena, argazkia eta eskaintza agertzen da, baina jendearen oharrak ere gehitzen ahalko dira. Azpimarratzekoa da ez dela ohikoa Euskal Herriko mapa interaktibo bat ikustea.

Interesgarri izanen zaizu