Larresoro (Lapurdi)

U14 kolektiboko lau kideak askatu dituzte

Baionako prokuradoreak poliziaren kontrako heriotza-mehatxuak edo kalte mehatxuak leporatzen dizkie. Berrehun bat lagun elkartu dira Kanboko jendarmeria aitzinean oren batean, eta arratsaldean, zazpiak aitzin, libre geratu dira.

U14 kolektiboko lau kideak askatu dituzte
Ehun lagun baina gehiago bildu dira Kanbon atxiloketak salatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/01/06 08:30

Larresoro eta Hendaian izan dira atxilotuak U14 kolektiboko lau militanteak astearte goiz honetan. Arratsaldeko zazpiak inguruan aske utzi dituzte. Baionako prokuradoreak heriotza-mehatxuak edo kalte mehatxuak leporatzen dizkie. Deklaratu gabeko manifestazioaren antolatzea; poliziaren kontrako probokazioa; aurpegia gordetzea identifikatua izan ez zitezen, eta polizia laidoztatzea, Ezpeletan aurtengo uztailaren 14an egin zen manifestazioan.

Manifestazioan U14 kolektiboak Frantziako Estatuaren zapalkuntza salatu zuen, eta Frantziaren asimilazioa politika azkarki errefusatu zuen. Masa turismoa eta euskal kulturaren merkantilizazioa ere gaitzetsi zituen kolektiboak.

Lau militanteen atxiloketa salatu du U14 kolektiboak Kanboko jendarmerian egindako elkarretaratzean, astearte eguerdi honetan, han baitzuten atxilotuetako bat. Bertze bat Uztaritzen atxeki dute, eta bertze bi Senpereko jendarmeria berrian. U14 kolektiboak dio atxiloketa horiek jardun politikoa kriminalizatzeko direla, eta herritar guziei dei egin zien sustengua erakustera.

Hori dela eta, bertze elkarretaratze baterako deia egin zuten, 19:00tan, Senpereko jendarmerian. Azken finean, arratsalde bukaeran askatu dituzte lau militanteak.

Interesgarri izanen zaizu