Bidarte (Lapurdi)

Baionako prokuradorearen ustez Bidarteko bahitzaileak "heriotza xerkatzen zuen"

Baionako prokuradoreak prentsaurrekoa eman du asteazken goiz honetan, astearte gauean gertatu bahiketaren ondotik. Bidarten Erretegia izeneko gasnategian gertatu da. 54 urteko gizona batek kudeatzailea bahitu eta mehatxatu zuen.

Baionako prokuradorearen ustez Bidarteko bahitzaileak "heriotza xerkatzen zuen"
Astearte arratseko 7.30tan inguru sartu da gizona Bidarteko gasnategian kudeatzailea denda hesten ari zela.
2025/03/12 14:15

Astearte arratseko 19:30tan inguru sartu da gizona Bidarteko gasnategian kudeatzailea denda hesten ari zela. Maska batekin eta eskuan ezpata eta suzko arma bat. Bahiketa bat zela argiki erran ondoan polizia deitzeko eskatu dio kudeatzaileari. 18 minutu behar izan dituzte indar polizialek hurbiltzeko. Gizona dendatik atera zen, biktimaren zintzurrekin hurbil mantenduz bere ezpata. Alegiazko arma batekin bi aldiz tiro egin eta, poliziak 15 eta 20 tiroz hil dute gizona.

Bordele inguruko gizona, hamabost urtez militarra egona zen eta geroztik nahasmendu post traumatikoak pairatzen zituen. Bere burua hiltzeko asmoa zuela dio prokuradoreak. Gizonak ez zuen Ipar Euskal Herriarekin lotura zuzenik. Bi inkesta irekiak dira lehena bahitzailearen kontra «arma bidezko bahiketa eta bortizkerigatik». Bigarrena, Polizia-funtzionarioek beren armak erabiltzeko baldintzak ebaluatzeko.

 

 

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu