Hamar egunez hamar musikari zuzenean entzungai, Eguberri Kantuz emankizunean

Abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra Eguberri Kantuz emankizuna eginen dugu, urtero gisan, Euskal Irratietan. 12:00tatik 13:00etara, hamar euskal musikarirekin elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuak izanen dira entzungai.

Hamar egunez hamar musikari zuzenean entzungai, Eguberri Kantuz emankizunean
Eguberri Kantuz emankizuna bertze urte batez itzuliko da Euskal Irratietara. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2025/12/21 18:00

Euskal sortzaileei plaza emateko asmoz eta etxeetara zuzeneko musika eramateko helburuz, Eguberri Kantuz emankizunak hartuko du aurten ere On Daiziela saioaren lekua bi astez. Artzen Letonak eta Aimar Lopezek aurkezturik, musikarien mundura eramanen du entzulea emankizunak oren batez.

Abenduaren 22ko astean Artzen Letona sortzaileen herri edo sorguneetara hurbilduko da. Abenduaren 22an Amets Amado, 23an Sunita Camblong, 24an Marilou Lapeyrade eta 25ean Pelax izanen dira zuzenean Euskal Irratietan.

Abenduaren 29ko astean berriz, Antxeta Irratian atondutako estudio berezira eta Aimar Lopezen mikrofonora hurbilduko dira sortzaileak. Hala, abenduaren 29an Tristtan Murgi, 30ean Nhil, 31n Ilargi eta urtarrilaren 2an Aria entzuteko parada izanen da.

Emankizunak zuzenean entzuten ahalko dira Euskal Irrati guztietan, eguerdiko berrisailaren ondotik, eta podcast moduan berriz entzuten ahalko dira nahieran, euskalirratiak.eus webgunean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu