Harizmendi eta Lafitte, Frantziako amateurren esku huskako txapeldun
40-20 nagusitu dira Lau Herriko Iban Teilleryren eta Nicolas Dufauren kontra. Garaipenarekin, Bixente Laffitek eta Thierry Harizmendik berezko pilotarien mailan jokatzeko txartela eskuratu dute.
Admin
2025/01/20 15:29
Bixente Laffitek eta Thierry Harizmendik eskuratu dute Frantziako amateurren esku huskako txapelketako urrea. Denek Bat pilota batasuneko pilotariak berezkoetan ariko dira heldu den sasoian, Lau Herriko Iban Teillery eta Nicolas Dufau 40-20 garaitu ondotik.