Igaran urtean arauen arintzeko xedeak eztabadak sortu zituen departamenduko sindikatu handienean. INAO-k ideia baztertu duenetik harremanak goxoago dira.
2025eko urtearen bilana egin dute atzo (urriaren 15an) Maulen AOP Ossau Iraty sindikatuko kideek. Urte hona izan da %5ez goratu dutelakotz haien produkzioa bai eta salmenta.
Arautegiaren arintzea geroari so egin nahi bazen, biharkoaren aipatzeko kanpoko kabinet bat jinarazten due, zoin dutuen helburuak finkatzeko.
1115 partelian desberdin badira barnen : 922 ezne ekoizle, 163 gazna egile, 13 gaznategi, 13 soto edo zedari eta 4 ezne biltzale. Urte bat lehenago konparatzez 47 pertsona galdu eta 11 parteliant berri atzaman ditu. Haboxienak erretretala joan beitira dira elki AOPtik.
Estudio bat eraman dute ere : ze etxalde motak ze etekin eta sos elkitzen zuen ikusteko. Horretan ez da elkitzen modelo bat bestea beno hobe denik, izan ardi saldo handia ukan ala ez, ezne hanitx ekoiztu ala ez, bortuala eraman ala ez. Honen arabera kasu orotan etekin guti eta handi dituzten etxaldeak badira.
Jateko usantsak kanbiatzen direla ohartu dira ere, bazkal ondotik geroago eta gazna gutigo jaten beita. Frantzia heineko publizitateak jarraikitzeko asmoa baldin badute, 35-50 urtekoentako pentsatuak izanen dira, orai arte 50 urte beno gehiagoko publikoa zelarik helburu.