Ahurti (Lapurdi)

Harri erauntsiak Xarnegu eskualdean

Asteazken arratsalde huntan, harri erauntsi azkarrak gertatu dira Ahurtin, Bidaxunen eta Bardozen. Desmasia frango izan dira.

Harri erauntsiak Xarnegu eskualdean
Ahurtin erori den harri pikor bat. EUSKAL IRRATIAK.
Antton Castoreo
2025/06/26 09:12

Tenpesta motza baina bortitza izan da asteazken huntan Xarnegu eskualdean.


Arratsaldeko lauak inguru, harri erauntsi azkarrak izan dira Ahurtin, Bidaxunen eta Bardozen. Pentzeak, autoak edota teilatuak ere andeatuak izan dira. Arbola zonbaitzu lurrera botaiak izan dira ere bai. Bastimendu publiko andana bat hunkituak izan dira, Ahurtiko eskola bezala. Sokorriek jakinarazi dute orotara 18 ateraldi egin dituztela Ahurti ta Gixune artean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu