Harriduraz hartu du Itsasuko herriko etxeak prefetaren gutuna

Bide beretik, gutun bidez erantzun dio Mizel Hiribarren Itsasuko auzapezak Simon Fétet prefetari, Txomin Olhagaraien omenezko margolana ezabatzearen inguruan

Harriduraz hartu du Itsasuko herriko etxeak prefetaren gutuna
Txomin Olhagaraien omenezko margolana Itsasun
Ihintza Arrieta
2026/09/08 10:53

Mizel Hiribarren Itsasuko auzapezak gutuna igorri dio Simon Fétet prefetari, Txomin Olhagarai Iparretarrak taldeko kidearen omenez Sanoki gelan egina izan zen margolana ezabatzea agindu ondoan.

2026ko agorrilaren 31n jaso zuen gutuna herriko etxeak eta jakinarazi du harriduraz hartu duela prefetaren oharra, herriko jende ainitz mobilizatu baita mende erdi lehenago gertaturikoa memoriara ekartzeko : "artzain laborari gaztearen engaiamendua azpimarratzea zen helburua, Euskal Herriaren eta euskararen alde engaiatu baitzen".

Euskal Herriko gatazkaren konponbidean herriko etxeak aktiboki parte hartu duela oroitarazi du auzapezak eta herritarrek ere bide horretan haien ekarpena egin dutela.

Fétet prefetak aipatzen duen leku publikoen neutraltasunaren araua errespetatzeko, margolana kudeatu zuen elkartearekin urratsak abiatu dituela gehitzen du gutunean auzapezak. Margoa ezabatzen ahal duten enpresak deituko dituela adierazi du ere herriko etxeak.

Interesgarri izanen zaizu