Sare sozialetan teknika berriak garatzen ari dira, informazioa hautesleengana iristarazteko. Hori izan da Brasilgo hauteskundeetako erronka nagusietako bat, hainbat ikertzaileren arabera. Teknika nahiko berria bada ere, garatzen ari den tresna da.
Brasilen, hauteskundeetako lehia gerla digital bihurtu da: «Lularen armada» «Flavio Bolsonaroren tropen» aurka. Hautagaiaren aldeko argitalpenak partekatzeko eta “Like” emateko eskatzen die bi aldeetako bakoitzak bere militanteei.
Hautesle askok bide horretatik bakarrik dute biltzen informazioa. Horregatik, haiengana iristea izan da Brasilgo hauteskundeetako erronka nagusietako bat, hainbat ikertzaileren arabera. Julen Orbegozo Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko ikertzaileak azaldu digunez, Lularen sare sozial “baikorren” estrategia eraginkorra izan dela dirudi.
Teknika nahiko berria bada ere, antzeko estrategiak erabili izan dira jadanik. New Yorkeko hauteskundeetan, adibidez, Zohran Mamdaniren kanpainan baliatu dira. Europan ere hasiak dira horrelako teknikak erabiltzen. Espainian eta Frantzian, adibidez, ezkerreko indarrak mezu propioak eta positiboak lantzen ari dira hauteskunde-garaian.
Julen Orbegozo aditua entzun Playerrean.