Hegazti gripearen kontrako neurriak eztabaidan dira Hego Euskal Herrian

Pasa den astean, Espainiako gobernuak kabala guziak barnera sartzeko manua eman zuen, baina astelehenean, azaroaren 17an, Eusko Jaurlaritzak salbuespeneko neurriak marraztu ditu.

Hegazti gripearen kontrako neurriak eztabaidan dira Hego Euskal Herrian
Oilo guziak barnera sartzeko erabakia hartu zuen Espainiako gobernuak joan den astean.
Antton Castoreo
2025/11/19 08:00

Joan den astean, hegazti gripearen beldurrez, Espainiako gobernuak kabalak barnera sartzeko manua eman zuen, etxalde guziendako. Erran behar da Espainiako estatuan kasuak agertu direla Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian etxalde batzuetan. Hego Euskal Herrian aldiz, hegazti basetan baizik ez da eritasuna atzeman, hazkuntzak orain arte sanoak izan dira. Halere, gobernuak erabaki zuen kabalen konfinamendu neurria denetan zabaltzea.


Baina aste hastapenean, azaroren 17an, Eusko Jaurlaritzak salbuespenezko neurriak hartu ahal izan ditu. Oiloak edo ahateak ordu kopuru zehatz batez kanpora ateratzen ahalko dituzte hazleek, hegazti basen kontrako neurriak hartu ondotik, sareak ezarri eta, adibidez. Aldiz, jatekoa eta edatekoa barnean ukan beharko dituzte.


Sindikatuen beldurrak


Neurri onak ote dira? Ze heinetan aplikatzen ahalko dira? Eta sustut, zer ondorio ukanen dute kabalendako eta etxaldeendako? Laborantxa sindikatuek arrangura eta zalantza ainitz dituzte. EHNE Bizkaiko koordinatzailea den Unzalu Salterainen ustez, neurri horiek eragina dute kabalengan: horien estresa errezki iganarizako dute. Horrez gain, oilaskoen kasuan, handitzearekin konfinatzen badira, errezkiago ere hasiko dira borrokan eta elkarri mokoka. Oro har, kabalen ongi izatearendako, erabaki kaltegarriak daitezke.


Eta bortxaz, horrek ondorioak ukanen ditu ere etxalde eta hazleengan. Sareek kostu bat dute, eta funtzionamendu berriak lan egiteko manerak aldatuko ditu.

EHNEren arabera, proposatzen diren neurriek eragin handia ukanen dute bereziki etxalde ttipietan eta biologikoan direnetan. Unzalu Salterainen ustez, hausnarketa sakonagoa egin beharko litzateke argitzeko zer laborantxa ereduk bultzatzen dituen eritasunak. Haren erranetan, ekoizpen industrialak du argiki errezten eritasunen garapena.

Interesgarri izanen zaizu