(Ipar EH)

Hego Euskal Herriko pilotarien arteko lehia astelehenean Donibane Garazin Frantziako txapelketa kari

Txapelketako multzoetako partiden ondotik hamabitik zortzi final-laurdenetarako sailkatuko dira. Ducassouren multzoan dauden Ugarte eta Maizek bigarren lekua helburutzat dute. Tanto garrantzitsua lortuko du bien arteko irabazleak astelehenean.

Hego Euskal Herriko pilotarien arteko lehia astelehenean Donibane Garazin Frantziako txapelketa kari
2023an B mailako txapeldun izan zen Inhar Ugarte. Eneko Maiz titulu nagusi baten bila dabil. EUSKAL IRRATIAK - ESKU PILOTA
Kriztof Arotzarena
2026/01/15 16:25

Berezkoetan, buruz burukako Frantziako txapelketaren bigarren fasea hasiko da.


Hiruko lau multzotan banatuak dira hamabi pilotariak:

1.     multzoan: Etxeberri, Saint-Paul eta Dufau

2.     multzoan: Ospital, Gichandut eta Mariluz

3.     multzoan: Larralde, Orhategarai eta Gurrutxaga

4.     multzoan: Ducassou, Maiz eta Ugarte


Multzoko partidetarik landa, sailkapen orokorra eginen da lehenetik hamabigarrenera. Lehen zortziak finalaurdenetarako sailkatuko dira. Azken lauak txapelketatik kanpo geldituko dira.


Lehen pilotakadak igandean Hazparnen:

·        16.00 Larralde iazko txapelduna / Orhategarai

·        17.00 Ospital / Gixandut


Astelehenean Donibane Garazin:

·        16.00 Ugarte / Maiz

·        17.00 Etxeberri / Saint Paul

Interesgarri izanen zaizu