(Ipar EH)

Hegoaldeko esku huskalariekin ari den Lilia Ernaga Ospital arrosatarra Miarritzen larunbat honetan

Ados Pilota elkarteak antolatu gazteen txapelketaren karietara, aitzin-partidan ariko da Plaza Berriko ezkerparetan. Ondotik lehen mailan, Ados Pilotako emazte profesionalak lehiatuko dira. Barrokal eta Perez, Oskoz eta Arrastiari lehiatuko zaizkie.

Hegoaldeko esku huskalariekin ari den Lilia Ernaga Ospital arrosatarra Miarritzen larunbat honetan
Lilia Ernaga Ospital arrosatar esku huskalaria. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/02/20 07:00

Lilia Ernaga Ospital esku huskalari arrosatar gazteak Ados Pilota elkarteak antolatu Gazteen Txapelketako partida erabakigarria jokatuko du larunbat honetan Miarritzeko Plaza Berrin, arratsaldeko 6 orenetarik goiti. Iriarterekin ariko da Lilia, Sagardui eta Etxeberriaren kontra.


Ondotik, emazte profesionalek jokatuko dute, esku huskan ere, lehen mailako txapelketaren karietara.

  • Barrokal – Perez / Oskoz – Arrastia


Biarritztarrak pilota elkartearekin ohidura hartu du Ados Pilota elkarteak, emazteen txapelketako partidak Plaza Berrin antolatzeko azken urteetan.

Interesgarri izanen zaizu