Hemeretzi elkartek bat egin dute Marieniako laborantza lurren defentsan

Sindikatu, elkarte eta kolektibo berri zenbait Marieniako lurren defentsan agertu dira. Hainbat protestalariren kontrako auziak salatu dituzte.

Hemeretzi elkartek bat egin dute Marieniako laborantza lurren defentsan
Marieniako laborantza lurrak, betonizazioaren kontrako aldarriarekin.
Admin
2024/12/24 13:05

Kanboko Marieniako proiektuaren kontra joan den maiatzetik engaiatu ziren bost elkarteei, orain beste andana gehitu zaizkie Marieniako laborantza lurrak deuseztatu eta artifizializatu ez daitezen. Orotara, hemeretzi elkartek sinatu dute engaiamendu hitzarmena, horien artean, Arrapitz, Biharko Lurraren Elkartea, EHZ, LAB sindikatua, Bizi eta Alda. Azken hilabeteetan bizitegien defentsako elkarteei egiten zaien jazarpena ere salatzen dute eta otsailaren 11n Baionan izanen diren auzira gomitatzen dituzte herritarrak, Kanboko herriko kontseiluan izan gertakariak aztertuko eta epaituko baitira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu