Hendaia (Lapurdi)

Hendaiako Nid Marin egiturako zuzendari ohiak helegitea galdu du Paueko auzitegian

Jazarpen moralagatik kondenatua izan zen Hendaiako Nid Marin osasun egiturako zuzendari oihak, helegitea galdu du Paueko auzitegian 14 langileren aurka.

Hendaiako Nid Marin egiturako zuzendari ohiak helegitea galdu du Paueko auzitegian
2014an iritsi zen zuzendaritzara, osasun zentroak 90 langile eta 400.000 euroko defizita zituenean. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/07/15 14:43

Jean-Paul Lenoble, Hendaiako Nid Marin osasun zentroko zuzendari ohiak, jazarpen moralagatik jasotako kondenaren aurkako helegitea galdu du. Pauko Auzitegiak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri dio baldintzapean, Baionako epaitegiak 2023an emandako lehen epaia gogortuz.

14 langilek salatu zuten urte luzez irainei, umilazioei eta presio psikologikoei aurre egin behar izan zietela Institut Médico-Éducatif zentroan. Hasierako epaian, auzitegiak 4 hilabeteko kartzela-zigorra (gibelapenarekin) eta 3.000 euroko isuna ezarri zizkion zuzendari ohiari.

Pauko epaileek zigor gogorragoa ezarri duten arren, biktimen taldeak haserrea adierazi du: 14 salatzaileetatik 13k bakarrik jasoko dituzte kalte-ordainak, azalpenik jaso gabe.

Jean-Paul Lenoble beti agertu da errugabetzat. Kasazio-helegitea aurkezteko aukera du oraindik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu