Hendaia (Lapurdi)

Hendaiako plaza berritu dute

Hamasei hilabetez luzatu dira lanak eta hiru milioi eta erdi euroko kostua izan du plazaren arraberritzeak eta herriko etxearen konponketa lanak. Autoek debekatua ukanen dute plazara sartzea, baina, salbuespen sistema bat plantan emanen dute.

Hendaiako plaza berritu dute
Kotte Ezenarro Hendaiako auzapeza bere hautetsi eta herritarrekin estrenaren unean.
Jose Luis Aizpuru
2025/05/13 08:14

Hendaiako herriko plaza berrituaren estrena  egin da aste hondarrean. Hiru eta seiehun mila euroko kostua ukan dute hiri erdialdearen lanen finantzazioek, hots, plazaren berritzeak, herriko etxearen konponketa lanak, eta buruilean hasiko diren elizaren obrak.

Plaza, soilik, oinezkoentzat izanen da,  aldiz, autoek sartzeko baimen berezia ukanen dute, zenbaki bat sartuaz, eta eman diren pasai-mugak irekitzen ahalko dituzte.

Auzapezak egin du plazaren estrena bere hautetsiekin, eta sartze mintzaldia frantsesez egin du osoki.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu