Hendaia (Lapurdi)

Erremonte Txapelketa Solidarioa Daniel Ugarte pilotalekuan

Hendaiako pilotalekuan jokatu eta solidarioa den Erremonte Txapelketa, abuztuaren 15ean.

Erremonte Txapelketa Solidarioa Daniel Ugarte pilotalekuan
Ekitaldia Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak eta Hendaiako Udal Kirol Bulegoak elkarlanean antolatuko dute. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/08/12 17:23

Ostiralean, abuztuaren 15ean, Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan jokatuko da 2025eko Hendaye-Grand Reyno Gourmet Erremonte Profesionaleko Txapelketa. Ekitaldia Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak eta Hendaiako Udal Kirol Bulegoak elkarlanean antolatuko dute. Txapelketako irabaziak Les Deux Jumeaux elkarteari zuzenduko zaizkio; elkarte honek Hôpital Marin ospitalean dauden elbarrituentzako jarduera kultural eta artistikoak eskaintzen ditu. Partidak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, lehenengo partida Uterga-Agirrezabala eta Iturregi-Mitxeo taldeen artean, eta bigarrena Matxin III-Barricart eta Otxandorena-Otano artean jokatuko da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu