(Ipar EH)

Herriko Haragiaren astea abenduaren 1etik 6ra

Jatetxe kolektiboetan ere Herriko Haragia presente dela azpimarratuko dute abenduaren 1etik 6ra. Herriko Haragiaren sailean diren behiki eta ahatxekilako platerak kozinatuko dituzte eguerdiro eta arratsero hainbat jatetxe eta jatetxe kolektiboetan.

Herriko Haragiaren astea abenduaren 1etik 6ra
2013an sortu zen Herriko Haragia. HERRIKO HARAGIA
Kriztof Arotzarena
2025/11/26 07:00

« Lekuko janaria gure platerean »


Lekuko janaria gure plateran lemarekin antolatu dute Herriko Haragiaren astea aurten. Ekoizpena birtokiratzeko nahi kolektibotik sortu zuten Herriko Haragia elkartea 2013an eta behikia eta aratxekia jatorriz Euskal Herrikoa dela segurtatzen du Herriko Haragia labelak. 350 behi hazle atzeman daitezke saretuak elkartean. Mercosureko merkataritza libreko itunari buru egiteko, transgenikorik gabeko haragia bermatzea funtsezkoa dela dio Ugo Arbelbide Heletako hazleak. Brasilgo edo Argentinako kabala ainitz soja transgenikoarekin hazten dituztenean. Gehitzen du dio bera herriko haragian sartu dela bere behi eta ahatxe hazkuntzari balioa emateko. Garrantzitsua zaio bere ekoizpenak lurralde honetan egon daitezen. Ekonomikoki ere, ez da merkatu esportatzaileen menpe gelditzen ondorioz eta horiei dagozkien osagarri baldintzen menpe ere ez.


Aste berezi bat Herriko Haragia gozatzeko


Aurten, jantoki kolektiboetan ere jan daitekeela kalitatezko herriko haragia oroitarazi dute ekimena Mugerreko BMS enpresan aurkezturik. Enpresa horrek 1001 repas jatetxe kolektiboa gerizatzen du. BMS enpresako langileez gain, inguruko enpresetako langileek ere jantoki horretan jaten dute. Abenduaren lehenetik seira, herriko haragia kozinatuko dute beraz Ipar Euskal Herriko hainbat jatetxe eta jantoki kolektiboetan.


Egitaraua: https://herriko.fr/eu/herriko-haragia/

Interesgarri izanen zaizu