Hiru euskal txirrindularik baizik ez dute Frantziako Itzulian parte hartuko aurten

Tourra hasiko da larunbat honetan Bartzelonan. Azparren, Aranburu eta Izagirre kausi daitezke bakarrik lehiakide euskaldunen artean. Taldeei dagokienez, Caja Rural nafartar taldeak ohorea ukanen du parte hartzeko, haatik euskal txirrindularirik gabe

Hiru euskal txirrindularik baizik ez dute Frantziako Itzulian parte hartuko aurten
Ximun Larre kazetariak liburu bat idatzi zuen txrrindularitzako historiaz Ipar Euskal Herrian 2023an Francis Lafargue zenarekin. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/07/03 09:03

Frantziako itzulia hasiko da larunbat honetan Hego Kataluniatik abiatuz, Bartzelonatik hain zuzen ere. Hiru euskal txirrindularik baizik ez dute parte hartuko aurten. Cofidis taldetik Alex Aranburuk eta Ion Izagirrek. Eta Pinarello taldetik Xabier Mikel Azparrenek. Caja Rural nafartar taldeak gonbita izan badu ere antolatzaileengandik, ez da euskaldunik kausitzen aukeratu dituzten zortzi txirrindularietan.

Pogacar esloveniarra da faborito handia eta entseatuko da bere bosgarren Tourra irabaztera. Vingegaard danimarkarra eta Seixas frantses gaztea izan behar lirateke aurkari nagusienak.


Ximun Larre txirrindularitza hurbiletik segitzen duen baigorriar kazetaria entzun gure loturan.


Jakin ere, Gure Irratian eta Antxeta Irratian zuzenean segitzen ahalko duzuela Frantziako Itzulia.

Interesgarri izanen zaizu