Azaroaren 15ean Makean ospatuko da “Ibaitik Itsasora, Palestina Libre” eguna. Elkartasuna eta salaketa uztartuko ditu: hitzaldiak, bazkaria eta kontzertuak, palestinarren ahotsa entzunarazteko eta herritarren bidezko presioa azkartzeko.
Azaroaren 15ean Makean ospatuko da Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatutako “Ibaitik Itsasora, Palestina Libre” eguna iaz bezala.
Nahiz eta bake prozesua bidean izan, Iparraldea Palestinarekin kolektiboko kideek elkartasunaren segitzeko beharra azpimarratu dute. Baita ere, saalatu dute Israelen eta Hamasek sinatutako su-etena ez dela benetako bake prozesua, baizik eta proiektu sionista kolonial baten parte, eta Frantziaren “hipokrisia” azpimarratu dute, Palestinari babesa adieraziz bitartean Israeleri armak saltzeagatik. Haien hitzetan, beharrezkoa da palestinarren ahotsa entzunaraztea eta elkartasuna ekintza zehatzetara eramatea, bereziki boikotaren bidez, herritarren presioa baliatuz.
Egun hori ospatu aurretik, azaroaren 8an, kolektiboak elkarretaratzeak antolatuko ditu Ipar Euskal Herriko hainbat enpresen aurrean (Bildozeko Etche Securite, Donibane Garaziko Carrefour, Aiherrako Lauak, Baionako Burger King eta Hendaiako McDonald’sen aitzinean) Israelekin dituzten harremanak salatzeko. Goizeko 11:00etan emana da hitzordua.
Azaroaren 15ean, aldiz, egun osoko egitaraua izango da Makean: hitzaldiak, bazkari herrikoia eta kontzertuak, guztia Palestinarekiko elkartasunaren izenean.
Egitaraua :
10:00etatik aitzina:
Eragile solidarioen merkatua
Haurren txokoa eta jokoak
Irakurketa eta arte tailerrak
Hitzaldi nagusia:
Palestinar erresistentzia eta genozidioari aurre egiteko borrokak (Hizlariak: Salah Hamouri, Sarah Katz eta Mays Qaisi)
Bazkaria: 13 euroan, tokian bertan (erreserbarik gabe)
15:30 – 17:00:
Laborari palestinarrak, Israelen jomugan (Hizlariak : Sarah Katz eta Jean-Marie Dansette)
Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, Palestinarekiko elkartasunaren kontrako errepresioari aurre egin (Hizlariak : Urgence Palestine eta Frantziako Abokatuen Sindikatuko kideak)
17:30 – 19:00:
Sionisten kolonialismoak baditu milaka aurpegi (Hizlariak : Salah Hamouri, Jonathan Ruff-Zahn eta Urgence Palestineko kidea)
Boikota: lekuko konplizeak jomugan, Israel kolpatzeko. Euskal Herriko zenbait kanpaina eta garaipen (Hizlariak : Euskal Herriko BDSko ordezkariak)
Konzertuak : Ibartuta & Bachar Zain, Gailu, Mikel Urdangarin, Skalpel, On eta Akts