Indarkeria sexistaren aurkako borroka indartzeko dispositiboa izenpetu dute CPTS egiturek

Xiberoa, Baxenabarre eta Biarnoko CPTS osagarri egiturek lurralde mailako dispositiboa izenpetu zuten larunbatean, Donapaleun. Egitasmoaren helburua da haurrenganako, adinekoenganako eta emazteenganako indarkeri buru egitea.

Indarkeria sexistaren aurkako borroka indartzeko dispositiboa izenpetu dute CPTS egiturek
Dispositiboa babesten duten izenpetzaile eta eragile ezberdinak
Xermin Camblong
2026/11/09 10:25

Dispositiboak hiru ardatz nagusi izango ditu: herritarren sentsibilizazioa, biktimei hurbileko laguntza baliabideak eskaintzea, eta osasun zein gizarte arloko profesionalen formakuntza eta koordinazioa hobetzea.

Dispositiboaren bultzatzaileek azpimarratu dute lurraldeko indarkeria egoerei erantzuteko beharrezkoa dela erakundeen arteko elkarlana sendotzea, bereziki barnealdean, non problematika horiek sarritan isilpean gelditzen diren. Larunbateko eguna horren erakuslea izan zen, hainbat eragile eta erakunde batu baitziren.

Izenpetzearen ondotik, profesionalen formakuntza abiatu zuten berehala, hitzaldi eta tailer praktikoen bidez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu