Euskaraldia da pasioa eta abentura. Jantzi txapa, beraz, eta… gora euskara, gora euskaraduna eta gora Euskaraldia! Testu bera irakurri dute Euskal Herriko hiriburu desberdinetatik Euskaraldiaren estreinaldia kari ostegun arrats huntan.
Abiatu da 2025eko Euskaraldia eta Euskal Herriko hiriburu desberdinetan abiatze ekitaldiak antolatuak ziren Baionan bezala. Testu bera irakurri dute. Inertziak irauli eta hitza partekatuz, hizkuntzari hauspoa emateko garaia da, ilusioa banatuz, erabileran jauzia ematekoa; Euskal Herrian euskaraz eroso bizitzea dugu asmo eta. Oraindik ere izen emaitea posible da eta txapak har daitezke aurtengo Euskaraldian parte hartzeko Ahobizi edo Belarri prest gisa aritzeko.