Negoziorako klima ez da ona Ipar Euskal herri, inflazioak, karguen pisuak eta langile berrien hartzeko zailtasunek eragin txarra dute tokiko enpresen bilakaeran. Baionako Merkataritza ganbarak 2024 urte bukaereko zenbakiak plazaratu ditu.
Ziurgabetasuna nagusi Ipar Euskal Herriko enpresa buruen artea.
Negoziorako klima ez da egokia memento hauetan, inflazioak, karguen pisuak eta langile berrien hartzeko zailtasunek eragin txarra dute tokiko enpresen garapenean. Baionako Merkataritza eta Industria ganbarak 2024 urteko azken sei hilabeteetako Barometroa plazaratu du eta dirudienez zailtasunetan eta auzitegira bideratuak diren enpresen zenbakiak gora egin du : %12 enpresa gehiago.
Lan sektoreak aipatzeko : eraikuntzan, enpresen herenak ikusi du bere negozio zifra apaltzen azken hilabeteetan. Horrez gain haien bezeroek pagatzeko zailtasunak dituztela azpimarratu dute.
Zerbitzuetan, enpresaburuen %56aren erranetan, bezeroak itzuli dira baina oraindik sektore hauskorra da.
Turismoan, joan den urtea iluna izan da eta udaren bilan negatiboa egin dute gehienek. Egituren %40 ohartu da bezero gutxiago izan duela udan. Horrez gain langileak atxikitzea zaila zaie.
Enpresen %72k kontratatzeko arazoak dituztela segurtatu dute.
Orokorki enpresaburuak dudakor dira geroari begira bereziki Frantzia mailako eta mundu mailako testu inguruak ikusiz. Baina paradoxikoki, enpresaburuen %78 baikor agertzen da bere enpresa propioaren geroari begira.