Irailaren 14tik 20era iragan zen 23 urtez peko Trinketeko Munduko txapelketa Argentinako Venado Tuerton. Joan den astean hiru aldiz hautsi zen trinketeko berinazko pareta eta beste leku batean jokatu behar izan zituzten finalerdi eta final batzuk.
PILOTA
23 urtez peko Trinketeko Munduko txapelketa larunbatean bururatu zen Argentinan eta Espainiako selekzioa lehen atera zen sailkapen nagusian Frantziakoaren aitzinetik. Lehen aldiz parte hartu zuen Euskadiko selekzioak Munduko txapelketa batean. Azpiegituren aldetik gorabeherak izan ziren. Trinkete batean hiru aldiz apurtu zen berinazko pareta eta ondorioz finalerdi eta final batzuk beste leku desegoki batean jokatu behar izan zituzten.
Esku huska banaka
Urrezko medaila: Frantzia
Zilarrezko medaila: Espainia
Brontzezko medaila: Mexiko
Esku huska binaka,
Urrezko medaila: Mexiko
Zilarrezko medaila: Frantzia
Brontzezko medaila: Euskadi
Balin neskak :
Urrezko medaila: Espainia
Zilarrezko medaila: Mexiko
Brontzezko medaila: Frantzia
Balin mutikoak
Urrezko medaila: Argentina
Zilarrezko medaila: Mexiko
Brontzezko medaila: Frantzia
Xare :
Urrezko medaila: Frantzia
Zilarrezko medaila: Espainia
Brontzezko medaila: Argentina
Paleta larruzko pilota:
Urrezko medaila: Espainia
Zilarrezko medaila: Argentina
Brontzezko medaila: Euskadi
Esku huska
Ezker paretan, Mikel Urrutikoetxeak pilotari ibilbidea gelditu zuen larunbatean eta omenaldi beroa egin zioten. 16 urte profesionaletan ari izanik eta 719 partida jokatu ondotik. Hiru txapelak dituen zortzi pilotarietarik bat da. 2015ean eskuz banakako eta lau t 'erdikoa irabazi zituen. Urte bat berantago, Aimar Olaizola lagun eta gibeleko bezala, binakako txapela lortu zuen.
Berezkoetan
Lekorneko txapelketaren finala astelehenean
18.30 : Etxeberria - Ducassou / Larralde - Ugarte
Aintzin partida, emazteak balinean ariko dira 17.30
17.30 : Larralde-Bidart / Behasteguy-Arrosagarai
Donibane Garazin, Ihiztarien Kopako bigarren itzulia :
17.00 : Lafitte – Gixandut / Ziarrusta – Zubiat
Esku huskan, Arbonako Joko Berri lehiaketaren finalerdiak
Biscouby – Etxegoin 40 / Barrenetxe – Alkasena 32
Chapelet Housset - Dufau 40 / Itoiz – Larre 28
Finala irailaren 27an, goizeko 11 orenetan
Xiberoko txapelketaren plaza laxoko finalak gibelatu zituzten euriaren gatik. Irailaren 27an iraganen dira Urdiñarben. Lehen Mailako finala : Azcona eta Etxart sarasola / Inchauspe- Amulet
Zezta punta
Jai Alai ligako lauko finalerdiak Donostian astelehenean 19.00
Emazteak : Elaia – Maia / Maite - Maialen
Gizonak : Barandika - Lopez / Erkiaga - Sorozabal
ERRUGBIA
TOP14 txapelketako hirugarren eguna
Castres 48 / Aviron 17. Baiona zazpigarren da sailkapenean
Heldu den igandean 21 :05 : Baiona / Toulon
ProD2 txapelketako bosgarren eguna irailaren 26an. Nevers-en ariko da Miarritze. BO hamahirugarren da sailkapenean
Nationale 2 txapelketako hirugarren eguna
Angelu 23 / Valence 16
Drancy St Denis 18 / Maule 12 (b)
Donibane Lohizune 23 (b) / Tyrosse 26
Donibane Lohizunek huts gehiegi egin zuen joan den larunbatean garaipena erdiesteko, bainan azken minutuan sartu entsegu bati esker bonus defentsiboa eskuratzen lortu zuten.
Sailkapena : 7. Donibane Lohizune 6 puntu ; 8. Maule 6 puntu ; 11. Angelu 4 puntu.
Federale 1 txapelketako hirugarren eguna
Nafarroa 38 / Cahors 7. Nafarroa hirugarren sailkapenean
Federale 2 txapelketako bigarren eguna
Bokale 34 / Larresoroko Inthalatz 10
Arrangoitze-Basusarriko Emak Hor 23 / Aramits 14
Ger-Séron-Bédeille 19 / Hazparne 9
Coarraze Nay 29 / Mugerre 16
Sailkapena : 2. Emak Hor ; 4. Bokale ; 8. Hazparne ; 9. Mugerre ; 11. Inthalatz
Federale 3 txapelketako bigarren eguna kari, euskal taldeak nagusitu dira
Barkoxe-Mendikota 21 / St Paul 19
Donapaleu 18 / Hagetmau 13
Côte Landes 17 / Hendaia 25
Biscarosse 15 / Bardoze 19
Sailkapena : 1.Donapaleu ; 3. Hendaia ; 4. Bardoze ; 6. Barkoxe Mendikota
ESKUBALOIA
Gizonak
Nationale 2 txapelketako hirugarren eguna
Balma 32 / Hendaia 26
Zibero 24 / Bègles 31
Sailkapena: 8. Atharratze ; 10. Hendaia
Nationale 3 txapelketako hirugarren eguna
Irisarri 32 / Floirac 25. Irisartarrak laugarren dira sailkapenean
IZOTZ HOKEIA
Magnus ligako laugarren eguna, irailaren 21ean, 20.30:
Hormadi / Briançon
Sailkapenea: 8. Angelu ; 11. Briançon
FUTBOLA
Gizonak
Nationale 2 mailako seigarren eguna:
Baiona 2 / Chauray 0. Aviron zortzigarren
Nationale 3 txapelketako laugarren eguna:
Duela astea Gironde aldekoek lapurtarrak kanporatu zituzten Frantziako kopan. Eta txapelgoaren kontu, berriz elgarren kontra ari izan ziren eta angeluarrak mendekatu ziren.
Arcachon 0 / Genêts 3. Angelu bosgarren
Aste buru huntan Frantziako Kopako laugarren itzuliko partidak izanen dira (irailak 27-28):
Lescar / Aviron
Baionako Croisés / St Pierre du Mont
Donibaneko Arin / Andernos
Ligako 5. Eguna eta aste buru beltza
Villareal 2 / Osasuna 1
Alaves 1 / Sebilla 2
Valencia 2 / Athletic 0
Betis 3 / Erreala 1
Sailkapena : 7. Athletic ; 10. Alaves ; 13. Osasuna ; 18. Erreala
Emazteak
Ligako laugarren eguna
Erreala 2 / Lebante 1
Granada 3 / Eibar 1
Espanyol 1 / Athletic 1
Sailkapena : 3. Erreala ; 13. Athletic ; 15garren
LASTERKETAK
Ttutturru Trail
Maratoia : Avironeko Etienne Grellier eta Anne Bidalun xiberotarra
Maratoi erdia : Mirentxu Le Bourbasquet lapurtarra eta Florent Castellarnau
Hazparneko Ursuia Urtxin Trail
24 km : Hodei Lujanbio eta Aurélie Julienne
14 km : Gexan Lafitte eta Clara Lorival
Bidarten gaindi :
Alexandre Moureu eta Kelly Indaburu garaile
Angeluko Human Run
21 km : Vincent Capapé eta Eloise Pericard
ARRAUNA
Gizonak
Eusko Label : Oriok denboraldiko hamaseigarren garaipena lortu zuen errekorra hautsiz. Eusko Label ligako txapeldunak Kontxako Bandera ere eraman zuen duela astea.
KAE 1 mailako playoffak ziren. Santurtzi eta Galiziako Chapela Eusko Label Ligara igan dira. Kaiku haatik jautsi da.
Emazteak
Play Offak jokatu ondotik, Euskotren Ligan ariko dira heldu den denboraldian Pasai Donibane eta Donostiarra.
IGERIKA
Hendaia Swim Run
21 km :
Emazteak : Mogane Cocq - Elfie Arnaud bikotea
Gizonak : Tom Ralite - Bruno Thériez bikotea
12 km binaka :
Emazteak : Lorea eta Barbara Minondo
Gizonak : Etienne eta Simon Albert