Ipar Euskal Herriaren aldeko apustua egiten duela Athleticek baieztatu digu Jon Uriarte lehendakariak. 11 talderekin ditu hitzarmenak sinatu. Kirol prestakuntza eta jakintza baita ekarpen ekonomikoa ere eskaintzen dizkie Iparraldeko taldeei.
Duela 14 hilabete Ipar Euskal Herriko bi talderekin baizik ez zuen partaidetza Athleticek. Geroztik abiadura azkartu du. Orotara 11 talderekin hitzarmenak sinatu ditu. Iparraldeko jokolariak eta entrenatzaileak formatzen dituzte Athleticeko teknikariek kirol prestakuntza eta jakintza eskainiz. Horrez gain ekarpen ekonomikoa ere ekartzen die Bilboko Futbol Klubek. Gehienek 2030era arte dituzte hitzarmenak izenpetu: JA Miarritze (2030), Hiriburuko Ainara (2030), Arbona FC (2030), Bokale (2027), Ardanabia FC (2030), Senpereko SPUC (2027), Kanboko Izarra (2027), Bidaxune FC (2030), Maule (2028), FC Garazi (2030) eta Baionako Croisés (2035).