EKE eta Gerediaga elkarteen arteko partaidetza eta Iparraldeko argitaletxeen eta disketxeen parte hartzea aurkeztu dute. Abenduaren 5etik 8ra iraganen da 60. Durangoko Azoka. 30 minutuz geldituko dute azoka abenduaren 7an Palestinaren sostenguz.
41 liburu, 13 disko eta Bazterka, urik gabeko herria Barttolo Decung xiberotarrak asmatu bideojokoa: orotara, Ipar Euskal Herriko 60 bat ekoizpen berri aurkeztuak izanen direla Durangoko azokan zehaztu dute Euskal Kultur Erakundeak eta Gerediaga elkarte antolatzaileak. Abenduaren 5etik 8ra iraganen da 60. Durangoko Azoka. Atartea eta Berbagailua gune berriak estreinatuko dituzte aurten.
Jakin abenduaren 7an, 30 minutuz geldituko dutela azoka Palestinaren sostenguz.
Gazte Eztandara joateko autobusa abenduaren 6an
Gazte Eztanda antolatuko dute abenduaren 6an Euskal Herriko gazte guztiak gonbidatuz. Baionatik ere autobus bat abiatuko da goizeko 10.30tan. Argitasunak: https://taupamugimendua.eus/.
Gaua Paul Urquijoren filma emanen dute abenduaren 7an.
Ipar Euskal Herriko artistak Durangoko azokan
Azpimarra daiteke Ibawa kolektiboaren Gaua dantza emanaldia sorginen bizipenetan oinarritua bietan emanen dutela abenduaren 8an. Ixabe, Odei, Karma eta Ekizak ere zuzenezko kontzertua emanen dute.
Ipar Euskal Herriko artisten agenda Durangoko azokan:
https://www.eke.eus/eu/kultura/literatura/durangoko_azoka/iparraldeko-idazleak-eta-artistak-durangoko-azokan-agenda
