Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea hurrengo hauteskundeen erronka Baterarentzat

Batera plataformak 2026ko herriko hauteskundeetan deszentralizazioaren eta lurralde kolektibitatearen gaia eztabaidaren erdigunean jarri nahi du. Inkesta berriek erakusten dute euskal herritarren gehiengoak babesten duela proiektua, eta azaroaren 22a

Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea hurrengo hauteskundeen erronka Baterarentzat
Azaroaren 22an Baionako Arteen Hirian bilkura idekia egingo du Batera plataformak. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/10/15 07:00

2025ean egindako Ifop inkestaren arabera, Ipar Euskal Herriko biztanleen %62 lurralde kolektibitate baten alde lirateke; horien artean, %34 biziki alde. Datu horiek 2000. urtekoen antzekoak dira, eta Batera kolektiboaren iritziz, “mezu argia” dira: gizarteak egiturazko aldaketa bat nahi du.

Batera plataformak, horrenbestez, lurralde kolektibitatearen sorrera hurrengo urteetako erronka nagusitzat hartu du. Peio Jorajuriak azaldu duenez, Frantziako testuingurua eta deszentralizazioaren norabidea ikusita, proiektua egingarria da, eta helburua ez da soilik babes soziala lortzea, baita instituzioetan ere gehiengo zabala eskuratzea. Horretarako, udaberritik ari dira lanean, deszentralizazio ereduen azterketa egiten, besteak beste Lyon-eko eredua aztertuz, hiri elkargo bat lurralde kolektibitate bilakatu baita han.
Proiektua eztabaidatu eta herritarren ekarpenak jasotzeko, azaroaren 22an Baionako Arteen Hirian bilkura idekia egingo dute. Goiz osoan zehar, tailerrak eta eztabaidak izango dira, eta informazio gehiago aurki daiteke hemen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu