Irakur Kasko desafioak 200 irakurle bildu ditu jadanik

Euskal Kultur Erakundeak ekain bukaeran abiatu zuen irakurketa erronka: udan zehar parte hartzaile guzien artean euskarazko 300 liburu irakurtzea da helburua. Irakurzale ainitz hurbildu dira desafiora, eta beren esperientzia kondatu dute.

Irakur Kasko desafioak 200 irakurle bildu ditu jadanik
Irakur Kasko desafioa irailaren 30era arte luzatuko da. Lorentxa Saragueta/EKE
Nahia Etxeberri Lopepe
2026/08/07 08:00

Euskaraz kaskoak gainditzearen aldeko parioa egin du Euskal Kultur Erakundeak. Irakurzaletasuna eta euskaraz irakurtzea bultzatzeko egin dute desafio hori, eta publikoa zabalari ideki dakote: gehiago irakurri nahi dutenak, oraino euskaraz irakurtzeko usaiarik ez dutenak, euskara ikasten ari direnak, edo sinpleki euskal literatura sustengatu nahi dutenak...

Erronkan bakarka edo binaka (irakurle hasiberria eta tutorea) parte hartzen ahal da. Buruilaren 30a arte luzatuko da desafioa, eta oraino izena eman daiteke EKEren webgunetik.

Parte hartzaile guziak ados dira erraiteko erronkari esker gehiago irakurtzen dutela uda huntan, eta gomita luzatzen diete irakurtzea maite dutener.

Interesgarri izanen zaizu