Abendutik, Irango populazioa karrikara jautsi da, krisi ekonomikoa eta politikoari ihardukitzeko. Geroztik, mobilizazioak azkartu dira, baita Teheranek burutzen duen errepresioa ere. Milaka biztanle hil ditu gobernuak, baita eta Internet moztu ere.
Abenduaren 28tik, Irango populazioa karrikara jautsi da, herrialdeko xoko guzietan manifestazio masiboak sortu arte. Krisa ekonomikoa eta politikoari ihardukitzeko Teheraneko aktore ekonomikoek zuten mobilizazioa hasi, populazioaren parte handi bat juntatu aitzin.
Geroztik, aspalditik herria eta biztanleak lehertzen dituen gobernua erorarazteko asmotan ibiltzen dira manifestariak. Urtarrilaren 8tik azkartu dira mobilizazioak, eta milaka dira haien iraultzaren gogoa erakusten dutenak behin gaua helduta.
Horri erantzuteko gisan, errepresio handia burutzen du Teheranek, nola sarea eta Interneteko konexioa moztuz, hala odola isuraraziz errepresioaren bidez. Mobilizazioen hastapenetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeen arabera 5 000 pertsonaren erailketa baieztatu dute. Alta, haien arabera, bilana anitzez ilunago izaiten ahalko litzateke, 30 000 hil arte.
Mendebaldeko pusantzek, haien aldetik, karrikak sortzen duen poderearen ezegonkortasun hori baliatzen dute gustuan, ez Irandarren sustenguz, baizik eta indar nuklearraren negoziaketaren menturaz.
Baigorrin familia duen Remi Morano kazetariak hango lekukotasun zonbait partekatuko dizkigu.