Iragan ostegunean Irkus Robles Arangiz-en 30 bat tinduen erakusketa handizki estreinaturik izan da Altzürüküko Urrutia jauregian. 30 bat jende hurbildu ziren eta margoez gain, kantuak ere izan ziren
Etxahun, Xalbador, Pitxu, Kabana, dantzari, xorrotx, artzain eta Xiberoko hainbat pertsona ezagun ikusgai dira 10 egunez Altzürüküko jauregian. Irkus Robles Arangiz artistaren 30 bat tinduen erakusketa iragan ostegunean estreinaturik izan da handizki.
Amaren Alabak musika taldeak Ederlezi pastoraleko obra bat zonbait eskaini zituzten.
Batzarria egiteko Irkus Roblez artista hor izanen da setemerearen 28a arte. Erakusketa Altzürüküko Urrutia jauregian ikusgai da arrestiriko 2.30tarik 7tara.