Irulegi (Baxe Nafarroa)

Irulegiko ardoaren sormarkaren besta izanen da irailaren 14an

Ospakizun batekin abiatuko du ikasturtea Irulegiko ardoen sindikatuak. Mahastizainek urte zaila pasa dute iaz harri, berotze eta gaitzaren ondorioz.

Irulegiko ardoaren sormarkaren besta izanen da irailaren 14an
Irulegiko Arnoen Sindikatuak irailaren 14ako Irulegiko sormarkaren besta aurkeztu du Irulegin. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2025/06/26 10:01

Eguraldia ikusirik mahastizainek mahastiak tratatzen dituzte. Eguraldi beroak eta euriteek eragina dute Irulegiko mahastietan. Aurten ere sasoi zaila delakoan gaitza anitzen presentzia ikusten dituzte beraz tratatzen eta zaintzen ari dira. Gaur egun Irulegiko Arnoen Sindikatuan 60 afiliatu dira, 22 etxalde independente eta kooperatibo bat. Nahiz eta, eguraldiak eta klima aldaketak lana zailtzen duten, gero baikor bat du gazte geroz eta gehiago hurbiltzen baita mahastigintzara ere.

Irulegiko arnoaren sor markaren aurkezteko eta  mahastizainak eta arno mota ezberdinak argitan ezartzeko, irailaren 14an egun osoko besta bat antolatzen du Irulegiko Arnoen Sindikatuak Irulegin berean iraganen dena. Bertan arno jastaketa, animazioak irulegiko sormarkaren historiaren eta lan egiteko manerei buruz, mahastien bisita, mahatsaren tinkatzea, jatekoa eta animpazio musikala ere presente izanen da egun hortan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu