Iruñeko auzapeza jin da Baionara delegazio batekin mugikortasun iraunkorraz trukatzera

Joseba Asiron Iruñeko auzapeza eta delegazio bat Baionako eta Euskal Hirigune elkargoko garraio eredua ezagutzera jin dira. Iruñean garraio eredua berriz pentsatu nahi dute eta erdigune historikoa oinezko egitea pentsatzen dute.

Iruñeko auzapeza jin da Baionara delegazio batekin mugikortasun iraunkorraz trukatzera
Iruñeko auzapeza eta delegazio bat Baionako eta Euskal Hirigune elkargoko garraio eredua ezagutzera jin dira. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2025/12/18 17:56

Ostegun honetan, Baionan, Jean-René Etchegaray Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak Iruñeko delegazio bat errezibitu du, bi hirien arteko 50 urteko senidetzaren karietara. Topaketaren erdigunean, mugikortasun iraunkorra izan da: Joseba Asiron Iruñeko auzapeza David Capión Ventura, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria eta Júsus Velasco Pérez Iruneko garraio zuzendaria Baiona zentroko doaneko anezkak eta Euskal Hirigune elkargoko Tram’busa ezagutzera jin dira, jakinez erdigune historikoa oinezko egiteko gogoetatzen dutela.

Joseba Asiron Iruñeko auzapezak dioenez desafio bat da garraioen eredua aldatzea ikusiz nola Iruñea eraikia den kale hertsiekin. Iruñean garraio eredua berriz pentsatu nahi dute eta erdigune historikoa oinezko egitea pentsatzen dute. Ikusiz Euskal Hirigune elkargoko eta Baionako garraio eredua azpimarratu du urririk diren anezka elektrikoak interesgarriak izaten ahal direla jakinez Iruñean kale hertsiak direla.

Jean René Etchegaray Baionako auzapez eta euskal hirigune elkargoko presidenteak dioenez trantsizio ekologikoaren desafioa herri guztietan gaia zentrala da eta mugikortasuna denetan berriz pentsatu behar da: "Galdera horiek modu berean konpondu behar ditugu, gure hirien perimetroa eta handitasuna desberdinak badira ere".

Joseba Asiron Iruñeko auzapezak adierazi du gaia lantzen segituko dutela eta finantzabideen gaia landuko dutela jakinez ez dela ber finantziazio eredua Iruñean eta Ipar Euskal Herrian.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu